Vascograf Inprimategia

Logotipo de la imprenta Vascograf de Arrigorriaga, Bizkaia
Arrigorriagako (Bizkaia) Vascograf inprimategiaren logotipoa

Vascograf Inprimategia

Inprimategia Arrigorriagan

Inprimaketa - Offset eta digitala
Koadernatzea
Packaging
Filmazioa

Inprimaketa-tirada handi eta txikiak.

Wire-o, espirala, PUR fresaketa, josia…

Mota guztietako enbalajeak.

CTP xaflak filmatzea.

Inprimategia Arrigorriagan

Nor garen

Vascograf Arrigorriagan (Bizkaian) dagoen inprimategia da, arte grafikoetan 40 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Profesional-talde bikaina osatu dugu, eta haren lanari esker, erreferente gara Bizkaiko arte grafikoen sektorean.

Vascograf-en inprimatzea maite dugu, eta harro esan dezakegu kalitate handiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugula, bezeroen inprimatze-behar guztiak asebeteko dituena.

Gure lehentasuna bezeroaren asebetetzea da, eta horregatik haren beharrak ulertzen saiatzen gara eta konponbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu; arreta indibidualizatuarekin eta adituen aholkularitzarekin prozesuaren fase guztietan.

Inprimategiaren zerbitzuak

Offset eta digital inprimaketa

Inprimatzea

Txartel, liburuxka, kartel, katalogo, liburu, aldizkari eta abarren offset inprimatze eta inprimatze digitala. Tirada handi eta txikiak, ale bakar batetik hasita.

Koadernatzea

Wireo-n, espiralean, PUR fresaketan, azal gogorrean edo kartoian, azal bigun edo errustikoan, josita edo grapatuta.

Filmazioa

CTP xaflan zuzeneko filmatzea, fotolitorik behar izan gabe inprimaketan aparteko doitasuna eta kalitatea bermatzen dituena.

Packaging

Kaxak, bilgarriak, etiketak, poltsak edo behar duzun beste edozein ontzi mota, neurrira egindako paketatze-aukerak eskaintzen dizkizugu.

Inprimaki korporatiboak

Zure negoziorako mota guztietako inprimakiak

Vascograf-en, zure enpresak irudi sendo eta koherentea transmititzeko inprimaki korporatiboek duten garrantziaz jabetzen gara. Gure produkzio-taldea prest dago zure markaren nortasuna islatzen duten eta gainerako enpresen gainetik nabarmentzen zaituzten produktuak sortzen laguntzeko. Izan konfiantza gugan, zure enpresak behar dituen inprimaki korporatibo guztiak emaitza bikainekin ekoizteko.

Bisita-txartelak

Aurkezpen-txartelak ezinbesteko tresna dira zure enpresarentzat. Aurkezpen-txartel pertsonalizatuak sortzen ditugu, zure enpresaren esentzia eta kontakturako datuak nabarmentzen dituztenak. Akabera-aukera ugari dauzkagu, hala nola UVI bernizadura edo laminatua, horrela zure enpresaren arrasto iraunkorra bermatu ahal izateko.

Gutun-azalak

Gutun-azal pertsonalizatuek posta modu profesional eta dotorean bidaltzeko aukera ematen dizute. Hainbat tamaina eta estilotan daude eskuragarri, eta zure logotipoa, helbidea eta beste xehetasun garrantzitsu batzuk inprima ditzakegu bidalketa bakoitzean zure marka agerian izan dadin.

Karta-papera

Karta-paperak zure idazkiei bereizgarri bat eransten die. Karta-paper pertsonalizatua inprimatzen dugu zure enpresaren diseinuarekin, logotipoa, koloreak eta xehetasun korporatiboak barne, faktura, korrespondentzia, txosten, jakinarazpen eta abarretarako. Idazpurudun paperak zure enpresaren nortasun bisuala indartu egiten du.

Karpetak

Karpeta pertsonalizatuak dokumentu garrantzitsuak antolatzeko eta aurkezteko modu dotore eta profesionala dira. Vascografen karpeta ugari eskaintzen ditugu zure beharretara egokitzeko eta zure enpresaren nortasuna nabarmentzeko.

Enpresa eta partikularrentzako bisita-txartelen offset eta digital inprimaketa - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Idazpurudun gutun-azal eta poltsen offset inprimaketa eta inprimaketa digital Bizkaiko Foru Aldundiarentzat - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Offset inprimaketa eta papergintza korporatiboko inprimaketa digitala. Menbretedun karta-orriak - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Karpeten offset eta digital inprimaketa eta neurrira egindako trokelaketa, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia

Argitalpen-inprimatzea

Kalitate bikaina zure argitalpenetarako

Vascograf-en argitalpen-inprimatzea gogoko dugu, eta harro gaude liburu, aldizkari eta katalogoetan espezializatutako inprimatze-zerbitzuak eskaintzeaz. Urte askoko esperientziak, ardurak eta kalitatean jartzen dugun grinak, inprimategi ezin hobea bihurtzen gaituzte aparteko argitalpenak sortzeko.

Liburuak inprimatzea

Eleberri eta testuliburuetatik, arte eta argazkigintzako liburuetara, argitalpen-inprimaketan dugun esperientziak zerbitzu integrala eskaintzeko aukera ematen digu, maketaziotik koadernatzera.

Zurekin estu-estu lan egingo dugu, zure beharrak ulertu eta zure nahiak betetzeko. Zure liburuetarako hainbat koadernatze mota eskaintzen ditugu: paper-azaleko edo azal biguneko koadernatzea, azal gogor edo kartoizkoa, eta baita akabera bereziak dituzten liburuak ere.

Aldizkariak inprimatzea

Vascograf-en kalitate handiko aldizkarien maketazio eta inprimatzean adituak gara, diseinuan eta akaberan nabarmentzen direnak.

Aldizkari korporatibo bat, aldizkari espezializatu bat edo aldizkako argitalpen bat behar baduzu, gure aditu-taldea arduratuko da orrialde bakoitzak bizia har dezan. Tamaina, akabera eta koadernatze aukera ugari egiten ditugu, zure argitalpen beharrak bete eta aldizkari zirraragarri bat eskaintzeko.

Katalogoak inprimatzea

Vascograf-en badakigu bezeroak erakartzeko zein garrantzitsua den gailentzen diren katalogoak inprimatzea.

Moda eta diseinu katalogoetatik, katalogo industrial eta komertzialetara, zure produktu eta zerbitzuak modu profesionalean nabarmenduko dituzten kalitate handiko inprimakiak ekoizten ahalegintzen gara. Bereizmen handiko irudiak diseinu erakargarri batekin elkartuz, katalogoek zure salmentak bultzatzen eta marka-irudi sendo bat transmititzen lagundu dezakete.

Liburuen offset eta digital inprimaketa eta jositako azal gogordun koadernaketa: Iker Gonzálezen "Propiedades de las nebulosas planetarias" liburua eta Gregorio Arrienen "¡Salvad a los niños!" liburua - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Aldizkarien offset inprimaketa eta inprimaketa digitala: "Bizkaia Dema", "Samylabs" "Portugaleteko Udalaren Gabonetako Jaien Programa" - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Liburuxken offset inprimaketa eta inprimaketa digitala: "Samylabs", "Leioa Zaporetan, Leioako ostalaritzako gida" eta "MTV Music Week Bizkaia" - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia

Ostalaritzarako inprimakiak

Zure jatetxerako behar duzun guztia

Vascografen badakigu dugu aurkezpena funtsezkoa dela ostalaritzaren sektorean. Horregatik, zure taberna edo jatetxearen beharrak betetzeko bereziki diseinatutako inprimaki sorta zabala eskaintzen dugu.

Cartas y Menús

Kartak eta menuak zure beharren arabera pertsonalizatu daitezke, tamaina eta formatutik, diseinua eta akaberetara. Diptikoak, triptikoak edo bestelako formatuak, zure negozioaren nortasuna islatu eta zure platerak eta edariak nabarmentzen dituzten pieza paregabeak sor ditzakegu.

Paperezko mahai-zapiak

Kalitate handiko erabilera bakarreko paperezko mahai-zapiak eskaintzen ditugu, zure mahaiak babesteaz gain, zure establezimenduari dotoretasuna ematen diotenak. Mahai-zapiak tamaina eta diseinu desberdinetan daude eskuragarri, eta zure negozioaren logotipoarekin eta informazioarekin pertsonalizatu daitezke.

Flyerrak eta liburuxkak

Etxez etxeko zerbitzurako menua postontzietan banatu nahi baduzu, edo eskaintzak sustatu nahi badituzu, flyerrak eta liburuxkak dira aukerarik onena. Tamaina eta paper desberdinetan inprimatu ditzakegu, eta zure bezeroen arreta erakarriko duen diseinu erakargarri bat sortzen lagunduko dizugu.

Jatetxeetarako menuen offset eta digital inprimaketa triptiko formatuan - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Paperezko mahai-zapien offset inprimaketa eta inprimaketa digitala Bilboko "San Telmo pastificio" eta "Casa Leotta" jatetxeentzat - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Etxez etxeko zerbitzu-menua triptiko formatuan taberna eta jatetxeetarako - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia