Vascograf Inprimategia

Logotipo de la imprenta Vascograf de Arrigorriaga, Bizkaia

Inprimaki korporatiboak

Enpresa-inprimakiak

Zure negoziorako inprimaki guztiak

Vascograf-en, zure enpresak irudi sendo eta koherentea transmititzeko inprimaki korporatiboek duten garrantziaz jabetzen gara. Gure produkzio-taldea prest dago zure markaren nortasuna islatzen duten eta gainerako enpresen gainetik nabarmentzen zaituzten produktuak sortzen laguntzeko. Izan konfiantza gugan, zure enpresak behar dituen inprimaki korporatibo guztiak emaitza bikainekin ekoizteko. 

Enpresa eta partikularrentzako bisita-txartelen offset eta digital inprimaketa - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Aldizkarien offset inprimaketa eta inprimaketa digitala: "Bizkaia Dema", "Samylabs" "Portugaleteko Udalaren Gabonetako Jaien Programa" - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia

Inprimategia Arrigorriagan

Inprimaki korporatiboak

Bisita-txartelak

Aurkezpen-txartelak ezinbesteko tresna dira zure enpresarentzat. Aurkezpen-txartel pertsonalizatuak sortzen ditugu, zure enpresaren esentzia eta kontakturako datuak nabarmentzen dituztenak. Akabera-aukera ugari dauzkagu, hala nola UVI bernizadura edo laminatua, horrela zure enpresaren arrasto iraunkorra bermatu ahal izateko.

Idazpurudun gutun-azalak

Gutun-azal pertsonalizatuek posta modu profesional eta dotorean bidaltzeko aukera ematen dizute. Hainbat tamaina eta estilotan daude eskuragarri, eta zure logotipoa, helbidea eta beste xehetasun garrantzitsu batzuk inprima ditzakegu bidalketa bakoitza zure markaren irudikapen bat izan dadin.

Gutun eta fakturetarako papera

Gutun-azal pertsonalizatuek posta modu profesional eta dotorean bidaltzeko aukera ematen dizute. Hainbat tamaina eta estilotan daude eskuragarri, eta zure logotipoa, helbidea eta beste xehetasun garrantzitsu batzuk inprima ditzakegu bidalketa bakoitzean zure marka agerian izan dadin.

Paper autokopiagarria

Paper autokopiagarria oso irtenbide praktikoa da zure inprimatze-beharretarako; izan ere, zure taloitegien, ordainagirien, albaranen eta beste dokumentu batzuen berehalako kopiak sor ditzakezu, kopiagailurik erabili beharrik gabe. Sinplifikatu zure zeregin administratiboak paper autokopiagarriarekin eta arindu zure eguneroko eragiketak, zure negozioaren eraginkortasuna hobetuz.

Karpetak

Karpeta pertsonalizatuak dokumentu garrantzitsuak antolatzeko eta aurkezteko modu dotore eta profesionala dira. Vascografen aukera ugari eskaintzen ditugu zure enpresaren beharretara egokitu eta bere nortasuna nabarmentzen duten karpetak ekoizteko. Karpetak hainbat tamaina eta estilotan daude eskuragarri: azal-hegaldunak, uztaidunak eta poltsikodunak, besteak beste. Aukeratu kalitate, kolore eta akabera handiko materialen artean zure negozioaren irudi korporatiboa islatzeko.

Inprimaki pertsonalizatuak

Lehen aipaturiko produktuez gain, beste inprimaki pertsonalizatu batzuk ere eskaintzen ditugu, hala nola oharrak hartzeko block-ak, koadernoak, enpresa-egutegiak edo behar duzun beste edozein inprimaki.

Eska iezaguzu behar duzun edozer

Erakutsi dizkizugun produktuak, Vascografen egiten ditugun inprimakien korporatiboen lagin bat baino ez dira. Produktu zehatzagoren bat behar baduzu, ez izan zalantzarik gure harremanetarako formularioaren bidez kontsultatzeko, atsegin handiz lagunduko dizugu.

Lagundu zaitzakegu beste zereginen batekin?

Inprimategiko zerbitzu gehiago

Koadernatzea

Wire-o, espirala, PUR fresaketa, josita, azal biguna edo gogorra. Zure inprimakien kalitatea eta itxura nabarmendu ezazu.

Filmazioa

Xaflan zuzeneko-filmatze CTP teknologia, fotolitorik behar izan gabe inprimatzean aparteko doitasuna eta kalitatea bermatzen dituena.

Packaging

Kaxak, bilgarriak, etiketak, poltsak edo behar duzun beste edozein ontzi mota, neurrira egindako packaging aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu.