Vascograf Inprimategia

Logotipo de la imprenta Vascograf de Arrigorriaga, Bizkaia

Vascograf Inprimategia

Inprimategia Arrigorriagan

Nor garen

Vascograf Arrigorriagan (Bizkaian) dagoen inprimategia da, arte grafikoetan 40 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Profesional-talde bikaina osatu dugu, eta haren lanari esker, erreferente gara Bizkaiko arte grafikoen sektorean.

Vascograf-en inprimatzea maite dugu, eta harro esan dezakegu kalitate handiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugula, bezeroen inprimatze-behar guztiak asebeteko dituena.

Gure lehentasuna bezeroaren asebetetzea da, eta horregatik haren beharrak ulertzen saiatzen gara eta konponbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu; arreta indibidualizatuarekin eta adituen aholkularitzarekin prozesuaren fase guztietan.

Vascograf Inprimategiko sarrera, Arrigorriaga, Bizkaia
Vascograf Inprimategiko instalazioak, Arrigorriaga, Bizkaia

Offset eta digital inprimaketa

Teknologiarik onena erabiltzen dugu

Gure inprimategian abangoardiako teknologia erabiltzen dugu. Horri esker, azken belaunaldiko offset eta digital-inprimatze lanak eskaintzen ditugu. Tirada txikietatik eskala handiko proiektuetara, prest gaude aurkezten zaigun edozein erronkari aurre egiteko. Makineria eta materialik onenak erabiltzen ditugu inprimatze bakoitzean aparteko emaitzak bermatzeko.

Offset inprimatzeko makina - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Inprimaketa digitala - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia

Mota guztietako koadernatzeak

Akabera ezin hobea zure lanetarako

Inprimatze-zerbitzuez gain, koadernatze-zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, zure proiektuei azken akabera ezinhobea emateko.

Akabera dotoreak eta koadernatze iraunkorra. Gure adituen esperientziak zure argitalpenean nahi duzun emaitza lortzea ziurtatuko du.

Liburuen offset eta digital inprimaketa eta jositako azal gogordun koadernaketa: Iker Gonzálezen "Propiedades de las nebulosas planetarias" liburua eta Gregorio Arrienen "¡Salvad a los niños!" liburua - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
"Sumigas" eta "Gorapen" enpresentzako liburuen eta agenden offset eta digital inprimaketa, eta espiral bidezko koadernaketa - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia

Offset inprimaketarako xaflak filmatzea

CTP teknologia

Vascografen ere zehaztasun handiko CTP xaflak filmatzeko teknologia erabiltzen dugu. Teknologia honek inprimatze-prozesua optimizatu eta aparteko kalitatea bermatzea ahalbidetzen digu.

Konfiantza izan gugan zure inprimatze-behar guztietarako. Nabarmentzen laguntzeko eta zure ideiak biziarazten laguntzeko gaude hemen. Jar zaitez gurekin harremanetan eta jakin ezazu zergatik garen Bizkaian hainbeste bezeroren inprimategi gogokoenetako bat.

CTP filmadora, plantxan zuzenean - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
CTP bidezko inprimaketa-plantxak filmatzea - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia

Packaging

Neurrira egindako bilgarriak

Vascografen badakigu packaging-a zure produktua merkatuan nabarmentzeko funtsezko tresna bat dela. Bilgarrien diseinuan eta produkzioan adituak gara, eta gure lan-taldea prest dago zure markaren nortasuna islatzen duten produktuak sortzeko. Kaxak, bilgarriak, etiketak, poltsak edo behar duzun beste edozein paketatze mota, neurrira egindako packaging ezberdinak eskeintzen ditugu.

Kutxa eta mota guztietako bilgarrien offset eta digital inprimaketa eta trokelaketa - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia
Block eta kutxen offset inprimaketa Sumigas enpresarentzat eta txartelen inprimaketa digitala Mutualiarentzat - Vascograf Inprimategia, Arrigorriaga, Bizkaia

Vascograf inprimategia

Inprimatze-zerbitzuak

Inprimaki korporatiboak

Vascografen badakigu inprimaki korporatiboek garrantzi handia dutela zure enpresaren irudi sendo eta koherentea transmititzeko.

Gure produkzio-taldea prest dago zure markaren nortasuna islatzen duten eta gainerako enpresen gainetik nabarmentzen zaituzten produktuak sortzen laguntzeko. Izan konfiantza gugan, zure enpresak behar dituen inprimaki korporatibo guztiak emaitza bikainekin ekoizteko.

Liburuak eta aldizkariak inprimatzea

Mota guztietako proiektuetarako inprimatze-zerbitzuak eskaintzen ditugu: liburuak, aldizkariak eta newsletterrak, eskuliburuak, urtekariak edo enpresa-memoriak. Ikastetxeetarako produktuak inprimatzeko aukera ere eskaintzen dugu, bai ikasgelarako, bai komunikaziorako: apunteak, karpetak, koadernoak, kartelak, orlak, etab.

Doktore tesi bat edo gradu amaierako lan bat egiten ari bazara eta aurkezpenerako inprimatze profesional bat nahi baduzu, Vascografen ale bakar batetik hasita inprimatzen ditugu lan horiek, inprimatze digitaleko teknologiari esker.

Liburuxkak eta katalogoak

Informazio-liburuxketatik produktuen katalogoetara, offset eta digital inprimatze-teknologiek zure publizitate-inprimakiak zirraragarri eta profesionalak izatea bermatzen du. Nabarmendu zure produktuak eta zerbitzuak kolore deigarriekin eta aurkezpen erakargarri batekin.

Flyerrak eta publizitatea

Flyerrak ezin hobeak dira zure produktuak, zerbitzuak edo ekitaldiak azkar eta eraginkortasunez sustatzeko. Kolore guztietako inprimatze-aukerekin eta diseinu pertsonalizatuekin, zure flyerrak nabarmendu eta bezeroen arreta erakarriko dute.

Kartelak eta posterrak

Offset eta digital inprimatze teknologia ezin hobea da kartel eta poster deigarriak sortzeko. Publizitate-iragarkiak, ekitaldien sustapena, edo artelanen erreprodukziak, kolore bizi eta bereizmen handiko xehetasunekin inprima ditzakegu zure diseinuak.

Bisita-txartelak

Aurkezpen-txartelak funtsezkoak dira kontaktu profesionalak ezartzeko. Offset eta digital inprimatze zerbitzuak kalitate handiko txartelak bermatzen ditu, zure negozioa modu ezin hobean ordezkatuko duten diseinu pertsonalizatuekin.

Egutegi pertsonalizatuak

Zure beharretara eta estilora egokitzen diren egutegi aukera zabala eskaintzen dugu: mahai gaineko egutegiak (idulkidunak edo triangelu-formakoak), hormako egutegiak poster edo grapatu formatuan, edo poltsikoko egutegi klasikoak, trinkoak eta praktikoak, zurekin leku guztietara eramateko.

Ostalaritzarako inprimakiak

Aurkezpena funtsezkoa da ostalaritzaren sektorean. Horregatik, hainbat produktu inprimatu eskaintzen ditugu, hala nola kartak eta menuak, etxez etxeko zerbitzurako liburuxkak, edalontzi-azpikoak edo erabilera bakarreko paperezko mahai-zapiak, bereziki zure tabernaren edo jatetxearen beharrak asetzeko diseinatuak.